B Serieko Lau eta Erdian final laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu zen. A multzoko lehen jardunaldiko irabazleak, Bakaikoa eta Zubizarreta, elkarren kontra aritu ziren Ataunen, lehia oso bizian. Azkenean, Bakaikoak lortu zuen jokoan zegoen puntua, 22-19 nagusituta.
Bi jardunaldi irabazita, final erdietarako sailkatu da Bakaikoa. Espezialista handia dela erakusten ari da beste behin, kaiolako promozioko hiru txapela ez baititu alferrik.
Ligaxkako hirugarren eta azken partidan Bakaikoak Amiano du aurkari urriaren 31n Bilbon. Amianok puntu bat du, Zubizarretak beste bat eta Eskirozek ez du punturik. Azken bi hauen partidak eta Amianok eta Bakaikoaren artekoak erabakiko dute nor pasatzen den finalerdietara.