Astekaria

Josu Igoak domina ekarri du Argentinatik

Maider Betelu Ganboa

Josu Igoa, selekzioko gainontzeko kideekin mundiala irabazi izana ospatzen. FEPELOTA.

Munduko Euskal Pilota Txapelketetan zilarrezko domina lortu du Josu Igoak.

Urriaren 24an despeditu ziren Argentinan eta Uruguayn jokatutako Munduko Euskal Pilota Txapelketak. Nafarroako federazioko pilotariek Espainiako selekzioarekin parte hartu zuten (33 nafar ziren guztira), eta jokoan zeuden 22 modalitateetatik 20tan lehiatu ziren. 

Espainiako selekzioa izan da Mundialetako txapeldun absolutua, Argentinaren eta Euskal Selekzioaren aurretik. Guztira 18 domina lortu zituen, urrezko zazpi, zilarrezko bederatzi eta brontzezko bi. Tartean, eskuzko modalitatean aritutako Josu Igoa etxarriarrak zilarrezko domina ekarri zuen.