Binakako Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Reyno Gourmet Sari Nagusiko itzuliko finalerdiak, jokatu ziren urriaren 24an Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Txapelketa Euskal Jai Remontek eta e-remonte Beti Euskal Jaik antolatu dute, eta jasotako guztia Josefina Arregi Klinikara bideratu zen.
Lehenik eta behin promozioko itzuliko finalerdia jokatu zen. Partida oso estuan, Oses-Agirrezabalak 35-30 hartu zituzten mendean Sagaseta-Baztan, eta finaletarako sailkatu ziren. Segidan, lehen mailako itzuliko finalerdia erabaki zen. Final oso borrokatua izan zen, eta aurreko partidako emaitza bera izan zuen. Kasu honetan Uterga-Barricarteri 30-35 irabazi zieten Matxin III-Mitxeok.
Binakako Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Reyno Gourmet Sari Nagusiko final handiak urriaren 31n jokatuko dira Luzaiden. Promozioan Oses-Zelaieta-Agirrezabalak Ezkurra III-Leatxe izango dituzte aurkari, eta lehen mailako finalean Matxin III-Mitxeok Otxandorena-Ion.