Etxarri Aranazko Udalak izangaien zerrenda bat sortuko du garbiketa lanpostua aldi baterako betetzeko eta udalean sortzen diren beharrei erantzuteko. Izena eman nahi duenak etxarriaranatz.eus webgunean dagoen eskaera orria betetan udaletxean aurkeztu beharko du. Horretarako epea azaroaren 9an despedituko da. Lanpostu horrek D mailako ordainsariak izanen ditu. Hautagaiek euskara jakin behar dute, ahozko B2 eta idatzizko A1 maila izan behar dute.
Hautatutako pertsonak udalaren eraikin eta instalazioen ordenaz eta garbitasunaz arduratu beharko du, besteak beste, udaletxea, kultur etxea, udal eskolak, haurtzaindegia, musika eskola, liburutegia, frontoia eta kirol instalazioak garbituz eta mantenduz.