Astekaria

Tokiko prentsarekin konpromisoa

Guaixe

Garbiñe Karasatorre eta Eneritz Karaatorre saria jasotzen. NAFARPRES

Xapatero Tabernak jaso zuen Nafarpres Tokiko Iragarle Onenaren saria.

Nafarpres III. Sarien barruan, lehenengo aldiz, tokiko hedabideak sostengatzen laguntzen duten establezimenduen konpromisoa aitortu nahi izan dute Iragarle onenaren sariarekin. Errekonozimendu honekin Etxarri Aranazko tabernaren fidelitatea eskertu dute, izan ere, lekuko aldaketarekin ere Guaixerekin konpromisoa berritu dute. Garbiñe Karasatorrek eta Eneritz Karasatorrek jaso zuten saria. "Une berezi eta hunkiagarria" izan zela eta oso pozik daudela esan dute: "bihotzez eskertu nahi dugu gure ibilbidea eta urte hauetan erakutsitako leialtasuna aitortzeagatik". Guaixeri "esker ona" adierazi die ere, "astero-astero Sakanan gertatzen denaren berri emten egiten duten lan nekaezinagatik". Nafarpresi eskerrak ere luzatu diote.