Astekaria

Aritz Oiarbide, Euskadiko Hirugarren Mailako Txapelketarako prest

Maider Betelu Ganboa

Aritz Oiarbide, lanean. IBON ERRAZU

Txapelketako lehen kanporaketa Lazkaon erabakiko da.

Azaroaren 14an, larunbata, Euskadiko hirugarren mailako Aizkora Txapelketako kanporaketak jokatuko dira Lazkaon (18:30). Guztira 29 aizkolari izango dira lehiatuko direnak, hainbat txandatan, tartean Aritz Oiarbide Erdozia etxarriarra. Egin beharreko lana lau kanaerdiko erdibitzea da.