Futbola

Osasuna, Kopatik kanpo

Guaixe

Partida estuan Osasunak dena eman zuen. OSASUNA

Irati Igoa etxarriarrak eta taldekideek ezin izan zuten Logroño United mendean hartu partida oso borrokatuan

Azaroaren 12an Erreginaren Kopako kanporaketa jokatu zuten Osasunak eta Logroño United taldeek Taxoaren. Bi taldeek norgehiagoka estua eta borrokatua izan zuten euripean jokatutako partidan. Irati Igoa etxarriarra titularra izan zen eta partida osoa jokatu zuen. Partida ongi hasi zen gorritxoendako, Adri Paradak lehen minutuan Osasuna aurreratu baitzuen, baina 19. minuturako Logroñesek berdindu zuen eta atsedenaldia baino lehen markagailuan 1-2 aurreratzea lortu zuten errioxarrek. 

Bigarren zatian Osasunak dena eman zuen berdinketa lortzeko, baina baloiak ez zuen errioxarren sarean sartu nahi izan. Aldiz, Logroño United-ek gehiago haztatu zuen eta 71. minutuan 1-3 jarri zen aurretik. 90. minutuan Churrucak sartutako golari esker markagailuan 2-3 hurbildu zen Osasuna, baina berandu zen dagoeneko. 2-3 galduta, kopari agur esan behar izan zioten gorritxoek, pena handiz.