Etxarri Aranazko Udalak, kultur programazioaren barruan, Jarduera fisikoa eta emakumea bi saio antolatu ditu. Lehenengo saioa azaroaren 21ean, larunbata, 10:00etatik 12:00etara izanen da: Zoru pelbikoa eta postura tailerra. Bigarren saioa Indar tailerra izanen da, azaroaren 24an, asteratea, 17:00etatik 19:00etara. Bi saioak 15 urtetik gorako emakumeei bideratuta daude, eta izen eman daiteke kultura@etxarriaranatz.eus helbideak azaroaren 18ra arte.