Aurreko ikasturtean, 20025eko irailaren 1etik agorrilaren 31ra arte, euskara ikasi zuten etxarriarrek udalari dirulaguntza eskatzeko aukera dute. Udalak horretarako 2.000 euroko diru poltsa du. Dirulaguntza jasotzeko aukera izanen dute ikastaroan %80ko asistentzia edo handiagoa izan dutenek. Laguntza horiek, gainera, beste erakunde publikoek emandakoekin bateragarriak dira. Halakoren bat jaso badu, eskatzaileak horren berri eman beharko dio udalari. Laguntzei buruzko informazioa Etxarriaranatz.eus webgunean dago.