Etxarri Aranazko Irisgarritasun Planerako proposamenak egin daitezke

Guaixe

Etxarriarrak plazako zabalgunean. ARTXIBOA

Udalak Internet bidezko galdetegia zabaldu du. 

Pertsona guztiendako Etxarri Aranatz irisgarriagoa eta inklusiboagoa izateko, zaintzen duen herria izateko, udala  Irisgarritasun Plana lantzen ari da. Eta horretan etxarriarrek proposamenak eginda laguntza eman dezaketela azaldu du udalak. Herrian ondo daudenak, opatzen diren zailtasuna edo hobetu litezkeenak jakinaraztea eskertuko luke udalak. Proposamenak egiterakoan norberarengan eta adin, behar, egoera eta hainbat zaintza erantzukizun dituzten pertsonengan pentsatzeko eskatu du. 

Proposamenak egin nahi dituenak labur.eus/e9j3uvhv webgunean dagoen galdetegia erantzun behar du. Galderak bost multzotan banatuta daude. Lehenik, herrian mugitzea eta tokitara iristeari buruzkoak dira. Ondoren egoteko, jolasteko eta elkartzeko tokien inguruko galderak heldu dira. Eraikin eta ekipamenduetara sartzea eta horiek erabiltzeari buruzko galderak daude segidan. Udalak ere informazioa aurkitzea, ulertzea eta jasotzearen inguruan galderak egin ditu. Eta, azkenik, parte hartzearen eta herriko kide izatearen inguruko galderak daude. Bost arlo horietatik herritarrek lehentasuna zein arlori emanen lioketen lehentasuna ere jakin nahi luke udalak.