aizkora

Aritz Oiarbide, Euskadiko hirugarren mailako finalera

Maider Betelu Ganboa

Finala jokatuko duten sei finalistak. IBON ERRAZU

Lazkaoko kanporaketan bosgarren izan zen aizkolari etxarriarra

Azaroaren 14an Euskadiko hirugarren mailako Aizkora Txapelketako kanporaketak jokatu ziren Lazkaon. Guztira 29 aizkolari lehiatu ziren, hainbat txandatan, tartean Aritz Oiarbide Erdozia etxarriarra. Guztiek lau kanaerdiko erdibitu behar izan zituzten, eta lehen seiak finalerako sailkatzen ziren. 

Ioritz Gisasola izan zen azkarrena (9:10), eta hurrenkeran Julen Kañamares (9:28), Borja Fernanez (9:39), Txomin Amundarain (9:54), Aritz Oiarbide (10:38) eta Haritz Goena (10:43). Beraiek izango dira finala jokatuko dutenak. Oraindik ez da zehaztu finala non eta noiz jokatuko den.