Inprofektazioa antzezlanaren emanaldia izanen da azaroaren 20an, ostirala, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Lorena Arangoa irurtzundar eta Xabier Artieda etxarriar antzezleek parte hartzen dute, Xabier Flamarike, Garazi San Martin eta Jaione Urtason aktoreekin batera. Inprofektazioa momentuan sortutako antzerkia da, inoiz berdina ez dena, eta euskaraz. Parte hartzen duten aktoreek urteak daramatzate antzerkiaren munduan, komedia fisikoa, clownean, musikan eta eszenatokien gainean. Orain inprobisazioetan murgildu dira diziplina guztiak batzeko "eta desmontatzeko".