Bueltan da Gure Pilota Sakanako XXII. Nesken Sakanako Pala Txapelketa. Kategoria txikienetatik hasita elite mailaraino, guztira 88 palista lehiatuko dira Euskal Herrian ezaguna bezain maitatua den txapelketan. Urtero bezala, Euskal Herriko palista onenak bilduko dira, eta haiekin batera Etxarri Aranazko Gure Pilotako eta Altsasuko Pilotajaukuko palistak lanean ikusiko ditugu. Hasieran hiru jardunaldi jokatuko dira, abenduko hirugarren asteburuan finalerdien txanda izango da eta finalak abenduaren azken asteburuan erabakiko dira. Frontoia berritzeko lanak bukatuta, txapelketa Etxarrira itzuli da.
Gure Pilota Sakanako XXII. Nesken Pala Torneoa
Lehen jardunaldia
Etxarri Aranazko frontoian
Azaroak 27 ostirala
18:00: Mendiburu-Baqueriza / Urtasun-San Martin; Astiz-Campos / Larraza-Goienaga
19:30: Jimenez-Iriondo / Bengoetxea-Astitz (2. maila)
Azaroak 28, larunbata
10:00: Garziandia-J. Mendia / Alkorta-Igoa; Garaño-Elizondo / Mendia-Mendiburu
11:00: Lizarraga-Mundiñano / Beraza-Felipe; Zubieta-Barandalla / I. Zufiaurre-Jauregi
17:00: Eizmendi I-Alaba / Garziarena-Gaintzarain (1. maila)
Eziolaza-Larraza / Esparza-Lusarreta (1. maila)
Azaroak 29, igandea
9:30: Elola-Lakuntza / Beloki-Baqueriza; Arrratibel-Arratibel / Goñi-Apaletegi
11:00: Galdos-Eizmendi / Zulaika-Igoa (eliteak
12:00: Biain-Nuin / Guerra-Iriarte (2. maila)
16:00: Razkin-Arratibel / Mosqueira-Sanchez; Otxagabia-Zufiaurre / Lakuntza-Beloki
17:00: San Martin-Barandalla / Lehr-Razkin; Resano-Moreno / Goikoetxea-Marroyo
Azaroak 30, astelehena
11:00: Purroy-Gorostiaga / Murillo-Eguzkiza (eliteak)