Herria hankaz gora

Guaixe 2008ko apirilaren 1a

3 hilabetetan lanak despeditzea aurreikusten bazen ere uste baino zailtasun gehiago izan dira eta maiatza akaberarako despedituta egotea espero du Etxeberriko Kontzejuko buruak. Lanek 232.070,3 euroko aurrekontua dute eta Nafarroako Gobernuaren lau urteko planaren laguntza dute. Hori dela eta, Arakilgo Udalak aurrekontuaren %30 estali beharko du. BiltegiaMakineria herrian dagoela baliatuta, gainera, Etxeberriko Kontzejuak jolas parkearen ondoan biltegi txiki bat eginen du. Lan handienak behintzat. Gainontzekoa etxeberriarrek auzolanean despeditu beharko dute. Biltegia 25 metro karratu ingurukoa izanen da eta kontzejuaren gauzak gordetzeko erabiliko da.