Etxeberrin, goitik behera gogoz

Guaixe 2008ko irailaren 5a

Etxeberriko festetan ohiko musika giroaz aparte, goitibeherek herriko kale eta aldapak hartuko dituzte, izan ere, igandean, irailaren 7an, 17:00etatik aurrera, Nafarroako Goitibeheren 10. proba jokatuko baita, kategoria ezberdinetan. Igandekoa Etxeberrik halako lasterketa bat hartzen duen lehenengo aldia izango da. Antolakuntzatik azaldu digutenez, ez dakite zenbat goitibehera lehiatuko dira Etxarrenen, lasterketan parte hartzeko izena ematea zabalik baitago. Euren ibilgailu berezi hauekin lehiatu nahi dutenek, inskripzioa 15:00etatik 16:00etara egin beharko dute igandean, Etxeberrin bertan. Federatutakoek ez dute ezer ordainduko baina federatuak ez direnak 30 euro pagatu beharko dituzte, asegurua estaltzeko. Parte hartzaileen datuak ez badaude ere, ziurrenik ez da Sakanako jenderik faltako. Beraz, primerako ikuskizunaz gozatzeko eta emozioa pil-pilean izateko Etxeberritik pasatzea izanen da onena. Sakandarrak bikain AsturiasenAurreko asteburuan Inertzia Jolasen Openeko laugarren lasterketa puntuagarria jokatu zen Asturiaseko Seares herrian. 120 goitibehera baino gehiagok parte hartu zuten, bost herrialdeetatik eta Espainiar Estatuko 7 komunitateetatik etorritakoak. Partehartze nafar handia izan zen bertan, tartean sakandarrena. G-1 kategorian Basaburuako Alberto Fernandezek irabazi zuen, "Katanga" goitibeherarekin. Berak egin zuen kategoria guztien arteko markarik onena. Bosgarrena Olaztiko "Larratxota" goitibehera sailkatu zen. Golfo 3 kategoriako irabazlea Ollakarizketako "Orein Mondragon" goitia izan zen. Eneko Jimenez arbizuarra bigarrena sailkatu zen. Aipatu Inertzia Jolasen Openeko finala irailaren 12an eta 13an erabakik oda Sesman.