Pesquera banakako finaletik kanpo

Guaixe 2008ko irailaren 9a

Santi Pesquerak 2004ko marka errepikatzeko aukera galdu du. Bi zilarrezko domina irabazi zituen orduan, banakakoa eta binaka. Beijingo Jokoetan ez zaizkio gauzak nahi bezain ongi atera. Aise gainditu zuen BC3 kategoriako banakako lehen kanporaketa Greziako Dimitrios Michos eta Eunice Raimundo, hurrenez hurren, 14-0 eta 7-4 mendean hartuta. Kanadako Alison Kabush izan zen gainditu ahal izan ez zuen bakarra (1-5 galdu zuen haren aurka). Final erdia ordea makurtu egin zitzaion Etxarrengo Gorka Santestebanek entrenatzen duen boccialari handiari eta 8-0 galdu zuen Hego Koreako Ho-Won Jeong-en aurka. Banakako finaletik kanpo geratu da, baina, Sidney eta Atenaseko olinpiadetan bezala, domina irabazteko aukera du taldekako modalitatean. José Manuel Rodriguez eta Yolanda Martinekin batera lehiatuko da bihartik aurrera, Txina, Kanada eta Koreako taldeen aurka.