Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Aixitarako bidea hartu zuten arakildarrek. 30 lagunek egin zuten bat Arakilgo Udalaren deialdiarekin. 16:30ean Etxeberritik atera eta Aixieta bidean garai bateko galtzadak ikusteko aukera izan zuten. Gailurrean zain zuten Nafarroako erresumaren defentsan toki estrategikoa zuen Aixieta gaztelua. Bertaratu zirenek haren aztarnak ikusteko aukera izan zuten bertatik bertara. Eguraldia lagun, Sakanako eta inguruko bailaretako ikuspegi paregabea izan zuten. Etxeberrira bueltan, Aixieta gazteluan sakontzeko aukera izan zuten Iñaki Sagredoren laguntzarekin. Hitzaldiak jakin-mina sortu zuen; 50 lagun bildu ziren Etxeberriko elkartean.