Behitegiak 4 milioi euroko inbertsioak egin ditu

Guaixe 2011ko martxoaren 1a

Esne Integratuaren Interpretazio Zentroak sektorearen berri ematearekin batera, egungo granja baten funtzionamendua erakusten du  Astelehen eguerdian, 180 gonbidaturen aurrean, mustu ziren Etxeberri Behitegian egindako inbertsioak. Lau milioi euro sartu  dituzte behitegian. Haietatik 1,9 milioi Nafarroako Gobernuak eta Europako Gizarte Funtsak eman dituzte. Instalakuntza eta makineria berriarekin batera, esnearen ekoizpen integratuaren interpretazio zentroa. Etxeberri behitegia Lacturale taldeko ustiapenetako bat da. Abeltegiko kudeatzaile Juan Manuel Garro bildutakoei zuzendu zitzaien eta "bihotza" aldarrikatu zuen, egitasmoek aurrera egiteko giza aspektuaren garrantzia nabarmendu zuen: " hiru gauza dira beharrezkoak proiektu bat aurrera eramateko, kemena, ilusioa eta dedikazioa. Migel Sanz presidenteak taldearen ekimena eta anbizioa nabarmendu zuen. Nafarroako esne sektorea aurrera ateratzeko ildo horretatik segitzera animatu zuen. BehitegiaEtxeberriko ustiapena 1990ean sortu zuten 2 abeltzainek, 50 behirekin. Gaur egun 950 buru (480 esne behi), 14 langile dituzte eta urtero 5.500.000 milioi litro esne ekoizten dituzte. Egunero behi bakoitzak, bataz beste, 39 litro ematen ditu.  2000. urtean behiak jezteko errobota jartzen aitzindaria izan zen ustiapena. Gaur egun zortzi dituzte. 2004. urtean ekoizpen integratuko sistemako zertifikazioa lortu zuen.BisitariakAurkezpenen ondoren, bildu ziren 180 pertsonak, hiru taldetan banatuta, behitegia bisitatu zuten. Haien artean zeuden, besteak beste, Javier Lazkoz Arakilgo alkatea, Ruben Goñi, Etxeberriko kontzeju-burua, Txiki Iriarte Irurtzungo alkatea, Jorge Nagore, Tatono eta Imanol Arregi. Javi Eseberri, Sandra Vilches, Jose Javier Zabaleta, Igor Ijurra, Galartza III.a, Roberto Armendariz errejoneatzailea, Miguel Indurain, Patxi Izko Osasunako presidentea, Mikel Bujanda eta Andrea Barno Itxakoko lehendakaria eta kapitaina, Francisco Javier Eneriz arartekoa, Udal eta Kontzejuen Federazioko Jeronimo Jimenez, Nafarroako Prentsa Elkarteko Migel Anjel Baron, Miguel Sanz, Maribel Garcia Malo eta Begoña Sanzberro- gertutik >>Begoña Sanzberro IturririaLanda garapen eta ingurumen kontseilariaEgoera benetan zaila bizi du sektoreak.Itsua beharko luke batek zein egoera ari garen bizitzen ez ikusteko. 2007an krisi bat hasi zen. Hura pasa zen eta krisi orokorra etorri zen. Gasolioa, pentsuak zein preziotan dauden badakigu. Abeltzainen produktuek ez dute merkatuan opatzen egindako gastua berreskuratzeko modua. Egoera larria da. Nafarroako Gobernuaren krisiaren kontrako planean abalak, maileguak eta beste daude. Zerbait gehiago egin dezakegun aztertzen ari gara. Sektorea ea lagundu ahal dugun. Konponbide globala behar du?Dudarik gabe. Europako Nekazaritzako Politika Bateratuaz eztabaidatzen ari dira. Baina erabakiak hartzea eta indarrean jartzea pixka bat kostako da. Bitartean, abeltzainek nola eutsiko diote?Urbasa-Andiako Larreen Batzordeak ur puntu gehiago eskatzen ditu mendian.Hori lantzen aritu gara. Gero eta puntu gehiago daude. Dudarik gabe aurrera eraman behar dugun kudeaketa planean hori da ardatzetako bat.