Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean jaso zuen Bruselan sari hori SAT Lacturalek. Hirugarren urtea da Zaporearen eta Kalitatearen Nazioarteko Institutuak, iTQi, sari hori ematen diona SAT Lacturaleri. Saria jasotzera Fermin Zilbetik joan zen Bruselara, enpresako zuzendari nagusia. Sari hirukoitza Enpresa sakandarrak ekoizten duen esne osoak, erdi gaingabetuak eta gaingabetuarenak jaso du adituen epaimahaiak emandako saria. Esne osoaren kasuan hirugarren urtez jarraian denez, aipamen nabarmenagoa jaso du, Crystal Taste Award.Saria eman duen institutua sukaldari eta somelierrez osatutako erakunde independentea da, eta jakiak sustatzen ditu. Produktuak itsumustuka dastatzen dituzte epaileek.