Mugarri bat Aixita gazteluarendako

Guaixe 2013ko uztailaren 4a

Dozena bat lagun bazkaltzera bildu ondoren, larunbat arratsaldean 25 bat herritar lekuko zirela mustu zen Aixita gaztelu ondoan jarritako mugarria. Nafarroa Bizirik fundazioaren ekimen horren bidez Nafarroako Erresumako defentsa sistemako eraikinetan mugarriak jartzen ari dira. Ekitaldian fundazioko kide batek, Iñaki Sagredo ikertzaileak eta udaleko ordezkari banak hartu zuten hitza eta iragana berreskuratzeko lanaren inguruan aritu ziren. Juana Urrak, Alicia Izkok eta Ainhoa Calvok utzi zuten agerian mugarria. Bestalde, agorrilean arkeologoak hirugarrenez bueltatuko dira Aixitara. Gazteluaren aztarnak sendotu eta ur-zulo edo aljibe inguruan ariko dira lanean.