Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ziurrenik herriko festetarako Etxeberriko Kontzejuak karpa alokatzen duen azken urtea izanen da aurtengoa. Izan ere, frontoia estaltzeko asmoa baitu kontzejuak. Horrek festetako bazkari-afariak han egiteko aukera emateaz aparte, urte guztian aterpean kirola egiteko aukera emanen die etxeberriarrei. Kontzejuko buru Javier Martijak azaldu digunez, lanek 90.000 euroko aurrekontua dute. "Arakilgo Udalak 27.000 euroko diru-laguntza eman digu. Baina administrazio-publikoaren defizit muga dela eta ezin dugu mailegurik eskatu". Martijak azaldu digunez, lanak egin ahal izateko kontzejuarena den pisua saltzea erabaki dute. "Alokatuta dugu eta errentan dagoenak erosteko interesa du". Salmenta hilabete honetan egitea espero dute eta lanak urtea despeditu aurretik eginak egotea ere bai.