Zauritu arina autobus istripuan

Guaixe 2014ko martxoaren 12a

Zeharreko aldean kolpea hartu du eta ospitalera eraman dute

Iruña eta Gasteiz lotzen zuen La Burundesako autobus batek istripua izan du gaur, 16:05 aldera Etxeberri parean. Autobusa errail-babeslea jo du baina ez da bidetik erabat atera. Gidariak emandako bolante kolpearen ondorioz, 30 urteko gizonezko bat zeharreko aldean kolpea hartu du eta arin zaurituta Iruñeko ospitalera eraman dute anbulantzian. Bidaiariek beste autobus batean jarraitu dute euren bidaia. Foruzaingoa eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan dira istripuaren tokira. Aurrenak ari dira zergatiak ikertzen.