Pasa den asteburuan mustu zituzten Etxeberrin buruhandiak. Hiru dira kalean aurrera eta atzera ibili zirenak, jendea berotzeko asmoz: Porrotx, Deabrua eta Pirata. Oskar Alonso irurtzundarrak egin ditu. Baina hainbat etxeberritarren laguntza izan du konponketak, jantziak eta beste egiteko. Lana giro ederrean egin dute, gainera. Joan den urteko festetan sortutako burutazioa aurtengoa gauzatu dute ebeberriarrek.