Eguraldiak lagunduta azkar batean hartu du itxura Etxeberriko frontoia estaliko duen egiturak. Egurrezko egitura jarrita eta frontisean egin beharreko lanak eginak dituzte kisusgileak aurreko hiru asteetan. Etxeberriko kontzejuko buru Javier Martijak esan digunez, 25 bat egunetan lanak despedituak izanen dira. Horretarako, teilatua, porlanezko zoru berria eta atzeko pareta eta begiratokia eginen dituzte. “Lanak azaro erdialderako edo bukatuko direnez, pilotaleku estalia Olentzero egunean mustutzea pentsatu dugu” esan digu Martijak.
Finantziazioa
Etxeberriko frontoia estaltzeko lanek 90.000 euroko aurrekontua dute. Arakilgo Udalak lanaren heren bat ordainduko du 28.000 euroko diru-laguntza baten bidez. Gainontzekoa, Etxeberriko Kontzejuaren bizkar geldituko da. Horretarako kontzejuak bere bi pisuetako bat saldu dio han hiru urtez alokatua bizi zen pertsonari. Horrela, aurrekontuaren heren bat estali du kontzejuak eta beste herena bere diruzaintzako soberakinarekin ordainduko du.