Frontoia, mustutzeko

Guaixe 2015ko api. 23a, 15:56
Lanak dagoeneko despedituta daude.

Pinturako eta bestelako azken lan txikien faltan, maiatzean edo garagarzaroan mustuko dute etxeberriarrek frontoi berritua. Pilotalekua estaltzeko teilatua, porlanezko zoru berria eta atzeko pareta jarri dituzte eta begiratokia egin dute. Lanek 90.000 euroko aurrekontua izan dute. Haietatik 28.000 Arakilgo udalak jarri ditu. Gainontzekoa, berriz, Etxeberriko Kontzejuaren bizkar gelditu da. Horretarako kontzejuak bere bi pisuetako bat saldu du. Horrela, aurrekontuaren heren bat estali du kontzejuak eta beste herena bere diruzaintzako soberakinarekin ordainduko du.