Festek aterpe berria dakarte

Asteburu bete ospakizun dute etxeberriarrek aurretik, gaur hasi eta etzira arte. Nahiz eta asteartean ere patroiaren omenez izanen den ekitaldirik. Etxeberriko festetan ohikoak diren bazkaria eta afariak aurten ez ditu karpa batek hartuko, frontoi berrituak baizik. Obra despeditzeko lan txiki batzuk egitea falta bada ere, etxeberriarrek estalitako frontoi berria mustuko dute.

Egitaraua
Irailak 4, ostirala
14:00etan Txupinazoa.
14:30ean Herri bazkaria, frontoian.
16:00etan Herri kantak.
16:30ean Mus txapelketa eta mahai jolasak.
17:30ean Haurrendako tailerrak Eiderrekin.
19:30ean Korri-korri harrapatzen zaitudala eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta.
20:00etan Dantzaldia Los Andus-ekin.
22:00etan Pintxo-potea eta atzera pausua. Hirugihar, txistorra, tortilla eta goxoen dastatzea.
23:00etan Dantzaldia Los Andus-ekin.

Irailak 5, larunbata
11:00etan Etxez etxeko erronda.
17:00etan Herri kirolak.
19:30ean Korri-korri harrapatzen zaitudala eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta.
20:00etan Dantzaldia Dj Royi-rekin.
21:15ean Zezensuzkoa.
22:00etan Herri afaria.
23:30ean Herri kantak Royirekin.
00:00etan Dantzaldia Dj Royirekin.
02:30ean Txep taldearen kontzertua.  

Irailak 6, igandea
10:00etan Hamarretakoa.
11:00etan Pilota partidak. Haur mailakoak eta Laso-Martija / Espinal-Mina.
14:00etan Herri bazkaria.
16:00etan Dantzaldia Los Andus-ekin.
19:30ean Korri-korri harrapatzen zaitudala eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta.
20:00etan Txokolate-jana.
20:30ean Txerrikume zozketa eta hau pena nik!

Irailak 8, asteartea
12:00etan Patroiaren omenezko meza nagusia.
13:00etan Hamabietakoa / bazkaria.