Osasunak Etxeberrin egin du aurtengo denboraldiko argazki ofiziala

Guaixe 2015ko urr. 2a, 12:57
Osasunakoak Lacturalera egindako aurreko bisita batean.

Lacturale granjan egin zuten argazkia

Osasuna taldeko 2015-2016 denboraldiko argazki ofiziala atzo atera zuten Etxeberrin, Lacturale granjan. Lacturale da Osasunako babesle nagusia. Osasunako jokalariek instalazioen bisita egin zuten eta argazki ofiziala bertan atera zuten, behi eta guzti.