Julen Martijak Asperekin debutatuko du

Guaixe 2016ko urt. 19a, 15:04

Otsailaren 21ean debutatuko du Etxeberrikoak, Astelenan, Xalarekin

Otsailaren 21etik aurrera beste pilotari sakandar profesional bat izango dugu: Julen Martija. Etxeberrikoak Astelena pilotalekuan debutatuko du, Eibarren, otsailaren 21ean, Xalarekin. Martijak bi urteko kontratua sinatu zuen Asperekin ilbeltzaren 14an. Martijak 18 urte ditu, atzelaria da, eta afizionatuetan maila bikaina eman du. Esaterako, Zaldibarko torneoa irabazi zuen Xabier Urbietarekin eta Diario Vasco txapelketan txapeldunordea izan zen.