Etxeberriarrak 21:00ak baino lehen elkartuko dira. Otamenean eskainiko diren urdaia eta txistorrak behar bezala prestatu eta erretzen hasiko dira. Etxetik eramandako tortillekin osatuko da menua. Elkarrekin jateko guztiena egin ondoren, 22:00 aldera sua piztu eta haren gainetik salto egiteko garaia iritsiko da.