Nekazaritzako elikagaien industriaren eta gastronomiaren garapenaren alde lan egiten duten enpresa, pertsona eta erakundeen lana aitortu asmoz sortu dira Alimenta Navarra sariak, www.navarracapital.es atariak banatzen dituenak. Bigarren edizioko sari banaketa Tuteran egin zen eta sarituen artean Lacturale esnekien enpresa etxeberriarra zegoen. Juanma Garro gerenteak jaso zuen aitortza.