Festa-asteburua

Guaixe 2018ko ira. 7a, 09:35
Jan-edanak eta musika ziurtatuta daude.

Gaur hasi eta igandera arte festari emanak egonen dira Etxeberrin. Gainera, ospakizunak herriko etxean egindako lanak mustutzeko baliatuko dituzte. Balkoi berritik botako dute etxajua.

Egitaraua
Irailak 7, ostirala
10:00etan Hamarretakoa.
11:00etan Mus txapelketa.
14:00etan Txupinazoa herriko etxetik eta haren mustutzea.
14:30ean Herri paella-jana. Ondoren, bertsolariak eta herri-kantak.
19:30ean “Korri, harrapatuko zaituela” eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta.
20:00etan Dantzaldia Felix dj-rekin.
21:00etan Pintxo-potea eta atzera pausoa. Hirugiharra, txistorra, tortilla eta goxoen dastatzea.
22:30ean Dantzaldia Felix dj-rekin.

Irailak 8, larunbata
10:30ean Meza.
11:00etan Etxez etxeko erronda, Irurtzungo trikitilariek alaituta.
17:00etan Herri kirolak.
19:30ean “Korri, harrapatuko zaituela” eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta.
20:00etan Zunba Los Andusekin.
21:00etan Dantzaldia Los Andusekin.
22:00etan Herri-afaria.
00:30ean Dantzaldia Los Andusekin.
04:30ean Aulkien jokoa.

Irailak 9, igandea
11:00etan Herri Erdi elkartean estropadak.
12:00etan Pilota partidak.
14:30ean Herri-bazkaria eta gazta jokoa.
17:00etan Dantzaldia Txutxin Ibañezekin.
19:30ean “Korri, harrapatuko zaituela” eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta.
20:00etan Txokolate-jana.
20:15ean Txerrikume, gazta eta kamixeten zozketa.
20:30ean Hau pena nik!