Etxeberriko Kontzejua berritzeko hauteskundeetan 45eko erroldatik 26k eman zuten botoa; haietatik bakarra izan zen baliogabea eta 5 txuriak. Boto kopuru bera lortu zituzten Javier Martija Etxarrik eta Felix Lopetegi Soravillak, 19na. Aurrenak segituko du kontzeju-buru ardurarekin. Haiekin batera kontzejuko boskotea osatuko dute Marcial Zestau Juantorenak (18), Oskar Antonio Lizarraga Garziandiak (16) eta Pedro Auza Egillorrek (3).