Pilota

Binakako finalerako prest

Guaixe 2022ko mar. 31a, 10:30
Imaz, Laso, Altuna eta Martija. BAIKO

Bi bikoteak konforme agertu ziren material aukeraketako pilotekin, baina Baikokoek pilota “biziagoak” nahi zituztela adierazi zuten

Binakako final handiko atzera kontua hasi da. Atzo, osteguna, material aukeraketa egin zuten finalistek Bilbon. Altunak eta Martijak, batetik, eta Lasok eta Imazek, bestetik, azkar aukeratu zituzten pilotak. Bi bikoteak konforme agertu ziren pilotekin, baina Lasok eta Imazek pilota “biziagoak” bota zituzten faltan. Hala ere, pilota guztiak “onak” zirela azaldu zuten. 

Lau pilotariak ados zeuden bi ideia nagusiekin: finala oso estua eta gogorra izango dela, eta partidaren hasiera gakoa izango dela.

Enpresa arduradunek adierazi zutenez, Bizkaia frontoiak itxura bikaina izango du, soilik kantxako 80 eserleku inguru gelditzen baitira saltzeko. Apustuak gaur-gaurkoz, Altunaren eta Martijaren alde daude, 100-75.