Pilota

Altuna eta Martija, sanmateotako lehen finalistak

Guaixe 2022ko ira. 23a, 10:45
Altuna eta Martija. LUIS ANGEL GOMEZ

Aspeko bikoak udako azken torneoko final handia jokatuko du igandean, Dario eta Zabaleta bidean utzi eta gero. Beste finalistak nor diren gaur, ostirala, erabakiko da

Logroñoko Sanmateotako Binakako Pilota Torneoak baditu igandeko final handiko lehen finalistak: Altuna III.a eta Martija. Egungo Binakako txapeldunek 22 eta 15 irabazi zieten atzo, osteguna, Dariori eta Zabaletari, partida oso lehiatuan. 

Final handia norekin jokatuko duten jakiteko gaur, ostirala, Jakak eta Mariezkurrenak Peña II.aren eta Albisuren kontra Adarragan jokatuko duten partidaren emaitzari itxaron beharko da. 

Gaurko partida Jakak eta Mariezkurrenak irabazten badute, final handirako sailkatuko dira, baina Peña II.a eta Albisuk irabaziz gero, B multzoko hiru bikoteak, aipatutako biak eta Ezkurdia-Rezusta, puntu banara berdinduta geldituko litzateke eta, hortaz, jokatutako partiden tanteoak edo tantoaverageak erabakiko luke finalista.