Olentzeroren bisita hartu zuen Etxeberrik

Guaixe 2022ko abe. 21a, 12:59

Etxeberriarrek olentzeroren bisita igandean jaso zuten. Menditik jaitsi eta harrera egin zioten. Herrian barna ibili eta gero, segizioak frontoian bukatu zuen bere ibilbidea.

Han haurrek ikazkinarekin egon eta eskutitzak emateko aukera izan zuten. Ondoren guztiendako otamena izan zen: gaztaina erreak eta txokolatea.