Julen Martijak eta Aitor Elordik lehen garaipena eskuratu dute San Fermin Torneoan. 22-8 irabazi zieten Peña II.ari eta Abisuri, uztailaren 9an. Halere, oso zail dute sailkapena.
Iragan ostiralean hasi zuten lehiaketa, eta 22-9 galdu zuten Larrazabal eta Mariezkurrenaren aurka; Torneoko finalak eskuraezina zirudien, baina atzo Labriten Peña.II eta Albisuren aurka jasotako garaipenak itxaropena eman die.
Finala erdiesteko, Peña II.ak eta Albisuk bihar, uztailaren 11an, jokatuko den partida irabazi egin beharko lukete, Larrazabal eta Mariezkurrenaren aurka, azken horiek 10 tantoren azpian utziz. Zaila baina ez ezinezkoa.