Pilota

Julen Martija, pilotari pianista Vamos Movistar Plusen

Guaixe 2023ko aza. 6a, 12:00

Julen Martija, bideoan pianoa jotzen. MOVISTAR PLUS

Martijaren Etxeberriko etxean eta Altsasuko festetan jokatutako pilota partidan hartu zituzten irudiak

Vamos por Movistar Plus+ek Julen Martija pilotariari buruzko bideoa argitaratu du Twitterreko bere kontuan, El pelotari pianista izenburupean. Etxeberriko atzelaria pianojole aparta da. Bideoan jasotzen denez, Martijak kontserbatorioan piano ikasketak egin zituen bosgarren ikasturtera arte. Bideoko irudi batzuk Martijak Altsasuko festetan jokatu zuenean hartu ziren.