Lacturalek txahalak hartzeko nabea eginen du

Guaixe 2023ko abe. 12a, 11:15

Lacturale abeltegiaren ikuspegia. ARTXIBOA

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzu zuzendariaren oniritzia jaso du.

Lacturale Ganaderias SMk Etxeberrin duen esne behien ustiategian aldaketa egiteko proiektua aurkeztu zion Nafarroako Gobernuari. Gaur egun duen instalazioan aldaketa egin nahi du enpresak, txahalak hartzeko nabe bat egiteko. Eskaera aztertuta, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzu zuzendariak aldaketa ez-funtsezko bat dela esan du, bat etortzen dela Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen legediarekin. 

Beraz, enpresaren asmoa aurrera doa eta 876 m²-ko azalera izanen duen txahalendako nabea egiteko aukera izanen du. Hala ere, horrek ez du esan nahi ustiategiaren ekoizpen ahalmena handituko denik. Gaur egun 450 behi heldu, 0 eta 12 hilabete arteko 290 txahal, eta 12 eta 26 hilabete arteko 170 bigantxa ditu, guztira 743 Azienda Larri Unitate (AzLU).