Olentzeroren bisita

Guaixe 2024ko urt. 9a, 11:14

Hutsik egin gabe, Olentzerok etxeberriarrekin zuen hitzordura agertu zen abenduaren 24an.

Menditik oinez jaitsi zen Olentzero eta herriko txistulariek agurra egin zioten. Ikazkina Etxeberriko haurrekin hizketatzeko aukera izan zuen, baita eskutitzak jasotzeko ere.  Hark alde egin ondoren, barneak epeltzeko, gaztaina erreak eta txokolate jana izan ziren.