Julen Martija eta Jokin Altuna Binakako Txapelketako finalerdietan daude, atzo, otsailak 22, Tolosako Beotibarren jokatutako play-offa gainditu ostean. Gastroenteritisak jota dagoen Artola ordezkatu zuen Urrutikoetxeari eta Imazi 11 eta 22 irabazi zieten Altunak eta Martijak, maisuki jokatuta.
Bajan egon eta gero, ikusgarri itzuli zen kantxara Jokin Altuna. Amezketako magoa erritmo handiarekin hasi zen jokatzen hasieratik, gupidarik gabe, eta arerioei min handia egin zien. Martija, bere aldetik, bikain aritu zen atzeko koadroetan eta ederki gozatu zuen. Ongi koipeztutako bikotea osatzen dute. Urrutikoetxeak eta Imazek ez zuten apenas aukerarik izan.
Jaka-Mariezkurrena eta Etxeberria-Zabaletarekin batera, Binakako finalerdietan daude Martija-Altuna. Beste bikotea gainontzeko play-offetatik aterako da. Gaur, otsailak 23, Elordik eta Rezustak Peña II.a eta Albisu izango dituzte aurkari Amorebieta-Zornotzan. Partida horretako irabazleek otsailaren 25ean, igandea, Artola eta Imaz izango dituzte aurkari Bilbon, eta hortik aterako da finalerdietako azken bikotea.