Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Ganaderia Etxeberri enpresari baimena eman dio bere ustiategian aldaketa egiteko. Etxeberrin dagoen esnetarako behien ustiategiaren ekialdean bi silo eraikitzeko baimena jaso enpresak. Bata 11 x 30 m²-koa (330 m³) eta bestea 5,5 x 8 m²-koa (44 m³). Bi siloen hormek 4 metroko altuera izanen dute, eta zola hormigoizkoa izanen da. Sortutako jarioak instalazioko minda sarera eramanen dira.