egitaraua

Heldu dira Etxeberriko festak

Guaixe 2025eko irailaren 2a

2024ko Etxeberriko festak. ARTXIBOA

Irailaren 5etik 8ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian. 

Irailaren 5ean, ostirala, goizean, indarrak hartzeko elkartuko dira Etxeberriarrak hamaiketakoan, eta 14:30ean, festak piztuko dituzte. Astelehenera arte zer ospatu izanen dute Arakilgo herrian. 

2025eko Etxeberriko festak

Irailak 5 ostirala

10:00 Hamarretakoa.

14:30 Txupinazoa eta herri paella jatea. 

17:00 Egin kantu Etxeberri!

18:00 Gora Musika haurrendako ikuskizuna.

19:30 Korri, harrapatzen zaitudala!

20:00 DJ Oixanirekin dantzaldia.

21:30 Herri afaria.

00:00 DJ Oixanirekin dantzalkida.

04:30 Aulkien jolasa.

Irailak 6 larunbata

11:00 Etxen etxeko erronda.

17:30 Herri kirolak.

19:30 Korri, harrapatzen zaitudala!

21:30 Pintxopotea eta pausu bat atzera.

23:30 Modestorekin dantzaldia.

04:00 Aulkien jolasa.

Irailak 7 igandea

10:30 Pilota partiduak.

14:30 Herri bazkaria.

17:00 Xaloki taldearen kontzertua.

19:30 Korri, harrapatzen zaitudala!

20:00 Txokolate jana eta gazta jokoa.

20:15 Urdaiazpiko eta kamiseten zozketa.

Irailak 8 astelehena

12:00 Meza.

14:00 Herri bazkaria.

16:30 Biltzeko auzolako.