Logroñoko San Martin Torneoan jokatuko duten bi bikote irailaren 19an eta 20an jokatuko diren atarikoetatik aterako dira. Irailaren 19an, Artola-Salaberri II.ak Zubizarreta III.a-Albisu izango dituzte aurkari Adarragan, eta irabazlea sanmateotarako sailkatuko da. Irailaren 20an, Martijaren txanda izango da. Etxeberriko atzelariak Peio Etxeberria du bidaide, eta atarikoan Dario-Rezusta izango dituzte aurkari. Hortik aterako da sanmateotarako beste bikotea.