Etxeberrik 73 biztanle ditu eta Korrikan parte hartzea erabaki zuten. Aurten Etxeberriko Kontzejuak eskuratu zuen lekuko hartzea. Herritarrak jakinaren gainean jarri zituzten eta Korrikan parte hartzeko antolatu ziren. "Etxeberrin jende gazte asko dago eta euskararen kontzientzia badago. Hala ere, lana egiteko badago ere. Ea Korrikarekin gehiago animatzen garen".
Korrikaren leloa 'Euskara gara' da. Nola zarete zuek euskara?
Hitz egiten, festetan ere pixka bat bulkada ematen diogu, eta halako gauzetan.
Zergatik erabaki duzue Korrikan parte hartzea?
Horrelakoetan parte hartzea oso garrantzitsua da, euskarari bulkada bat emateko.
Zer sentitzen duzu Korrikan parte hartzean?
Emozio handia. Heltzen denean urduri jartzen naiz eta, ondoren, sekulako plazera, disfrutatzea.
Euskararen aldeko zein lelo gustatzen zaizu gehien?
Denak. Baina Tipi-tapa, tipi-tapa Korrika!, agian, politena.
Korrikaz aparte, zer gehiago behar du euskarak?
Bulkada euskaltegietan. Eta egunerokoan beti erabiltzea, bai lanean bai kalean... toki guztietan.
Zer ematen dizu Korrikak?
Poztasuna. Eta pixka bat jarraitzeko indarra, euskararen parte garela adierazteko.