Lacturalek esnea ontziratzeko makina jarriko du

Guaixe

Lacturaleren Etxeberriko instalazioen ikuspegia. ARTXIBOA

Etxeberriko bere instalazioetan egonen da. 

Lacturalek Etxeberrin esnea ontziratzeko makina jarriko du eta martxan 2028an egotea espero du. Horrela enpresak zirkulua itxiko du, enpresak behien jatekoa prestatzetik, esnea ekoiztera arteko bideaz aparte, azken pausoa, esnea ontziratzera ere pasako da. Esnea zuzenean tetra briketan sartzera pasako da Etxeberriko enpresa. Hala jakinarazi du Navarra Capital hedabideak. 

Zabaldu dutenez, Lacturalek bere Etxeberriko egoitzan 6.500 metro karratuko azalera duen pabilioi berri batean kokatuta egonen da ontziratze planta. Enpresak aurreikusi du hogei eta hogeita bost lanpostu artean sortuko ditu. Orain arte Kantabriako ustiategi txiki batean ontziratzen zuen esnea. Etxeberriko egoitzaren inguruan gainerako guztia duenez, ekoizten duten esnea enpresak berak ontziratuz zirkulua itxiko du. 

Lacturalek zenbait abeltzainek sortu zuten 2008an. Gaur egun Nafarroan dauden hamaika abeltegi ditu. Guztira 2.500 behi ditu, urtero, gutxi gorabehera, 18 milioi litro esne ekoizten dutenak. Lacturalek hasieratik Eroskiren babesa izan du eta berak ekoiztutako esnea Errioxa eta Hego Euskal Herrian saltzen du banaketa enpresak. "Eroskik eta Lacturalek nahi dugu biztanleria ahalik eta ondoen elikatuta egotea. Horregatik, gure batasuna logikoa da. Haiek hazten laguntzen digute, eta guk ere lagundu nahi diegu. Sinergia onak ditugu ", esan du Juanma Garro esne konpainiako presidenteak.