Sakandarra Bira Nafarroan Barna egitasmoan

Guaixe

Bira Nafarroan Barna ekimenaren aurkezpena; eskuinean, Ane Martija. NAFARROAKO GOBERNUA

Ane Martija etxeberriarrak Nafarroako Gobernuaren seigarren edizioan parte hartuko du. 

Nafarroako Gobernuak Bira Nafarroan Barna ekimenaren seigarren edizioa antolatu du; bihar hasiko da, eta urrian eta azaroan zehar hamabi musikari nafarrek Nafarroako hamabi herrietan ariko dira (Agoitz,Castejon, Cintruenigo, Lizarra, Etxauri, Falces, Zangoza, Tafalla, Atarrabia, Deierri eta Zizur Nagusia). Egitasmoan parte hartuko duten hamabi artisten artean Ane Martija abeslari etxeberriarra dago, eta urriaren 16an, Zizur Nagusiko kultur etxean kontzertua emanen du, Hasi berriz diskoa aurkeztuz.