Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oscar Freirerendako izan zen Gand-Wevelgem klasikaren garaipena. Txirrindulari askok nahi zuten gehitzea bere palmaresari lasterketa preziatua eta, 209 kilometro gora eta behera, ikuskizun ederra eskaini zuten. Tropelak ordea, mendean hartu zituen iheslariak, eta esprintean, Rabobankeko Freire handia nagusitu zen.Imanol Erbiti hiriberritarra 44. postuan sartu zen, taldeburuan, irabazlearen denbora berean.