Imanol Erbiti Parix-Roubaix handian

Guaixe 2008ko apirilaren 14a

Hiriberriko txirrindularia Frantziako klasiko ospetsuan lehiatu zen atzo. Inoiz baino txirrindulari gehiagok hartu zuten parte proban, 200 baino gehiagok. Espero zen bezala, erakustaldi bikaina eman zuten txirrindulariek, eta azken segundora arte mantendu zen lehia. Azkenean, esprintean erabaki zen lasterketa. Tom Bonnen izan zen azkarrena, Cancellara eta Ballanen aurretik.Erbiti tropel jendetsuenarekin batera sartu zen, 69. postuan, irabazlearengandik 16:48ra. Honekin, bigarren aldiz amaitu du Paris-Roubaix handia. Ezin dute hori denek esan.