Eraikuntza enpresak 6 hilabete izanen ditu ur, saneamendu, euri ur, argindar, telefono sareak berritzeko eta horren ondoren zoru berria egiteko. Lanek 634.787,63 euroko aurrekontua dute. Hiriberriko Kontzejuak eta Arakilgo Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu diote aurreikusiak ez zeuden elektraindar, telekomunikazio eta argiteria publikoko sareak lurperatzeko laguntza. Izan ere, udal agintariek ez baitute egoki ikusten lanak despeditu ondoren, atzera ere, lurra jasotzen ibili beharra. Argiteria publikoa lurperatzearen gastua kontzejuak hartuko luke, eta gainontzeko bi sareena udalak. Nafarroako Gobernuak, oraindik ere, ez die arakildarrei erantzun.