Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, Dunquerkeko Lau Egunetako 3. etapan, Kenny De Haes izan zen helmugan lehena. 193 kilometroko etapak ihesalditarako aukera eman zuen, baina tropelak helmugara iritsi aurretik harrapatu zituen eta esprintak erabaki zuen lasterketa. Imanol Erbiti 31. postuan sartu zen helmugara, irabazlearen denbora berean. Augé frantziarrak jarraitzen du sailkapen nagusiko 1. postuan. Imanol Erbiti 42.a da, 2:44ra. Laugarren etapa dute gaur, 193 kilometrokoa.